Hortz-tratamenduak2018-07-11T11:22:17+00:00
Clinica Dental Lanchares Tratamientos Dentales

Hortz-tratamenduak.

Lanchares Hortz-Klinikan zure ahoa zaintzeko tratamendu aurreratuenak eskaintzen dizkizugu.

Informazio gehiago

Neurrira egindako gure fidelizazio programa ezagutu ezazu.

Hainbat deskonturi probetxu ateratzeko fidelizazio programa bat dugu pazienteentzat:
  • Tratamendu osagarriak (zuritzea, hortzoientzako tratamendu arina, e.a.)
  • Tratamenduen mantentzea (periodontzia mantentzea, inplanteak mantentzea, e.a.)
Informazio gehiago
Implantes Dentales Clinica Dental Lanchares

Hortz-inplanteak.

Kaltetuta edo galduta dituzun zure hortz naturalak titaniozko piezaz ordezkatzen ditugu. Horrela, Lanchares Hortz-Klinikan zure ahoaren funtzionalitate osoa berreskuratuko duzu eta lehen bezala egin ahal izango duzu irribarre.

Informazio gehiago
Carillas Dentales Clinica Dental Lanchares

Hortz-xaflak.

Hortz-xaflak hortzen itxura, tamaina eta kolorea hobetzeko, hortzen aurrealdean jartzen diren orri edo xafla mehe batzuk dira. Hortz-xaflak azken garaiko erretxinaz eginak daude, hortzaren esmalte bera imitatzen dute eta modu oso errazean itsatsita geratzen dira, ahoaren itxura erabat hobetuz.

Informazio gehiago
Estetica Dental - Clinica Dental Lanchares

Hortz-estetika.

Irribarre on batek osasuna eta ongizatea islatzen ditu. Gero eta paziente gehiagok nahi dute aho osasuntsu bat, baina baita irribarre polit bat ere. Nola hobetu dezakezu zure hortzen irudia? Zure hortzeriaren itxurarekin gustura ez bazaude, Lanchares Hortz-Klinikan lagunduko zaitugu. Ezagutu ezazu zure irribarrea hobetu eta indartzeko daukagun tratamendu sorta.

Protesis Dentales - Clinica Dental Lanchares

Hortz-protesiak.

Irribarre estetikoagoa eta funtzionalagoa hortz-protesiei esker. Egungo teknikei esker, gaur egun, batere hortzik gabeko ahoak berregin daitezke. Erosotasuna eta irribarrea berreskura daitezke eta gure buruarekin seguru eta gustura egotea lor dezakegu.

Blanqueamiento Dental - Clinica Dental Lanchares

Hortzak zuritzea.

Hortzak zuritzeko teknikek orbanak eta kolorazioa ezabatzen dituzte. Gaur egun, estetika tratamenduen artean emaitza onenetakoak lortzen dituen baliabidea da.

Ortodoncia - Clinica Dental Lanchares

Ortodontzia.

Ortodontziari esker irribarre perfektua eta desiragarria izango duzu. Lanchares Hortz-Klinikan oinarrizko metalezko ortodontzia tradizionalaz gain, inork ezer nabarituko ez duen azken tratamendu estetikoak ere eskaintzen dizkizugu.

Periodoncia - Clinica Dental Lanchares

Periodontzia.

Ahoa garbia ez izateak gaixotasunak eragin ditzake. Lanchares Hortz-Klinikan arazo hauek tratatu eta konpondu egiten ditugu zure hortzak osasuntsu egon daitezen. Zaindu zure irribarrea. Zatoz, lagunduko zaitugu eta.

Hiru belaunalditako dentisten esperientzia zure esku.

Eskatu informazio gehiago
Deitu 943 511 993 telefonora