Loading...
Sarrera 2017-03-21T12:52:30+00:00

¿Zure irribarrea hobetu nahi al duzu?

Lanchares Hortz-Klinikan adituak gara eta lagun zaitzakegu.

Irribarre polit bat osasunaren eta ongizatearen isla da. Esperientzia eta espezializazioa oinarri hartuz, eta tratamenduetan erabiltzen dugun goi mailako teknologiari esker, kasu bakoitzean emaitza ezin hobeak lortzen ditugu. Aurkitu itzazu zure irribarrea hobetu eta indartzeko tratamendurik egokienak.

Hortz-inplanteak

Zure hortzen eta zure irribarrearen itxura hobetzen lagunduko zaitugu.

Implantes Dentales - Clinica Lanchares
Ikus tratamenduak

Hortz-xaflak

Orri edo xafla berezi batzuei esker zure irribarrea hobetu eta berregin dezakegu.

Carillas Dentales - Clinica Lanchares
Ikus tratamenduak

Hortz-protesiak

Lor ezazu irribarre ederragoa eta funtzionalagoa hortz-protesiei esker.

Protesis Dentales - Clinica Lanchares
Ikus tratamenduak

Hiru belaunalditako dentisten esperientzia zure esku.

1919an Victoriano Lanchares doktoreak sortu zuen Lanchares Hortz-Klinikak ia mende osoa darama bere pazienteen ahoko osasuna zaintzen.

Lanchares Hortz klinikan hiru belaunaldi daramagu dentista lanak egiten Donostian eta Errenterian.

1919an Victoriano Lanchares doktoreak gaur egun seguru aski Donostiako zaharrena den hortz-klinika sortu zuen eta ia 100 urte geroago bizirik jarraitzen duen familia tradizioari eman zion hasiera.

Lehen egunetik oinarri izan zituen kalitateari eta arretari eusten die gaur egun ere Lanchares Hortz-Klinikak. Ondokoak ditu zutabe nagusiak: zerbitzuaren kalitatea, azken teknologiaz hornitutako ekipoak, hortz- tratamendu berritzaileenetan eta goi mailako tekniketan formazioa, eta pazientearekiko arreta berezia, beti ere, tratamendu pertsonalizatuak eta hurbileko arreta eskainiz.

Zure irribarreak behar duen guztita daukagu

Informazio gehiago
Deitu 943 450 967 telefonora